XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

egiteko zail bat bete zuen Grezian.

Stalinek eta berak adostutako eragin-eremuen arabera, Erresuma Batuari zegokion herrialde helenikoaren aferez arduratzea.

Han, alemaniarrak erretiratu ostean, giro politikoa oso gatazkatsua zen eta bertan zeuden indar britainiarrek ez zekiten nola baretu.

Komunistek monarkiarekin amaitu eta erregimen sozialista ezarri nahi zuten.

Harrigarria dirudien arren, Stalinek, esandakoa betez, ez zuen han bere interesen alde eskuhartu eta laguntza osoa eman zion Churchilli greziar komunisten aurkako errepresioan.

Erresuma Batuko iritzi publikoak ez zuen han gehiegi nahasterik nahi, baina lehen ministroak betiko erabakitasunez jokatu zuen.

Komunisten eta gobernu ofizialaren arteko gerra zibila hasteko zorian zegoenean, Churchill berehala joan zen Atenasera. Gabon eguna zen eta sekulako hotza egiten zuen bertan.

Giro hark bere osasunari kalte baino ezin ziezaiokeen egin.

Clementinek ez joateko erregutu zion eta atzera egingo ez zuela esan zionean negarrez utzi behar izan zuen etxean.

Pistola bat soinean zeramala, Churchillek Atenas gurutzatu zuen auto blindatu batean